Oinarinen konbibentziak
Oinarinak Herrialdearekin batera joan ziren Getxora. Larunbat goizean, Aizkorriko hondartzarainoko ibilaldia egin zuten, eta bertan otoitz bat egin eta naturari ematen diogun tratuaz hausnartu zuten. Bidean, pixkanaka elkar ezagutzeko eta une atsegin bat pasatzeko aukera izan zuten. Egun horretan bertan ekintza ezberdinak egin zituzten eta harreman afektiboak eta sexualitatea landu zituzten.


Gauean, San Nicolas Zabalik elkarteko kideak ezagutzeko aukera izan zuten, haiekin batera afari zoragarria prestatu eta 10eko denboraz gozatu zuten. Igandean, eurek lagundu zieten ulertzen zer bide zaila duten migratzaileek dokumentazioa lortzeko, eta Getxora bidean izandako esperientzia batzuk partekatu zituzten.








