ARGIIRTEERA 2026
Asteburu honetan plan itzela izan dugu taldean 🌿✨
Goizean, paseo polit bat eman genuen naturaren bingoa eginez.Ingurua beste modu batean behatu, detaile txikiez ohartu eta primeran pasa genuen!


Ondoren, tailer polit batean gure teila propioa sortu eta pertsonalizatzen aritu ginen. Sormena martxan jarri eta gure esku propioekin zerbait berezia sortzeko aukera izan genuen
Arratsaldean, bazkaldu ondoren… MasterScout-a! .Pintxo lehiaketa eta olimpiada familiarrak egin genituen, taldeka lanean eta barre artean 🤝😋
Egia esan, oso oso ondo pasa genuen eta gainera eguraldiak lagundu zigun. Giro ezin hobea izan zen!






