KABALGATA 2026
Joan den urtarrilaren 5ean, Argizaik beste urte batez Errege Magoak lagundu zituen Galdakaora iristean, Gabone izarrak gidatuta.
Goizean zehar, Errege Magoek, Gabonerekin batera, udalerriko egoitzak bisitatu zituzten, bertan zain zeuden pertsona guztien aurpegiak ilusioz eta irribarrez betez.

Arratsaldean, ospakizunak aurrera jarraitu zuen Bengoetxe auzoan. Bertan, familiek Galdakao TEAyudaren eskutik antolatutako hainbat tailerrez eta txikienentzako aurpegi-margoketaz gozatu ahal izan zuten, baita adin guztietarako Gabonetako kanten bingo musikal batez ere. Giro atsegin eta familiarra sortu zen, eta Errege Magoen eta Gaboneren etorrerarekin amaitu zen, bingoaren oparia banatuz.
Oparia entregatu ondoren, ibilbidea hasi zen Gaboneren hasierako mezu labur batekin, eta amaieran berriro hartu zuen hitza, bullyingaren eta ziberbullyingaren aurkako mezu argia helaraziz. Ibilbidean zehar hainbat une berezi bizi ahal izan ziren, hala nola musikarik eta karameluen jaurtiketarik gabeko gunea, sentikortasun handiagoa duten pertsonentzat pentsatua, eta ibilbidearen erdian kokatutako jaiotza biziduna.
Azkenik, Gandasegin, Errege Magoek herriko haur guztiak hartu zituzten, euren nahiak entzuteko, gutunak irakurtzeko eta argazkiak ateratzeko. Horrez gain, Gabonek haur bakoitzari opari ez-sexista bat eman zion, informazio-orri batekin batera. Bisita amaitzeko, familiek TEAyuda elkartearen eskutik mantela jaso ahal izan zuten.

Arratsaldean zehar, zuhaitz kooperatiboa sortzeko tailerra ere egin zen, baita Argizaiko monitore ohiek bultzatutako bullyingari buruzko jarduera hausnartzailea ere. Jardunaldiari amaiera emateko, familiek eskaut taldeko gurasoek prestatutako txokolatada goxoaz gozatu ahal izan zuten, eguna zapore onarekin itxiz.






