Konbibentziak 2026
Aste buru honetan, Argizai Orduñan bildu ginen Monstruen fabrika eskautean.
Ostiralean, Asabek egindako gaubelaz disfrutatu genuen eta Sully, Mike, Boo eta haien lagunak ezagutu genituen. Gainera, Boo galdu egin zen eta lagundu behar izan genien aurkitzen.


Larunbatean, bakoitzaren ekarpenak baloratzearen garrantzia landu genuen, joko batzuk egin genituen oihuak biltzeko hodiak lortuz. Otoitzean, gure laguntzaileekin batera, gogoeta egin genuen ea zer ekarpen egin diezaiekegun besteei eta nola.


Gauean, begirale berriek egindako gaubelaz gozatu genuen. Baita, Boo-ri lagundu genion etxera joaten ere.
Oso ondo pasatu genuen, esperientziaz, ikaskuntzaz, gainerako adarrekin bat egiteaz eta talde-lanaz betetako asteburua izan zen.
Beti prest!






