Zertan ibili dira gure kaskondoak orain arte?
Askok galdetuko duzue kaskondoek denbora guzti honetan zer egin duten. Bitxikerientzat zer egiten ari diren azaldu dute.
Abenturari hasiera eman diote, Asterix eta Obelix eta 12 probak, izenburua dioen moduan, kaskondoek 12 proba bete beharko dituzte azken helburua lortzeko. Hainbat proba dituzte, hala nola: eskauta konfiantzazkoa da, eskauta leiala da, eskauta guztion anaia eta arreba da… eta beste hainbat proba. Gainditzeko gaitasuna izango dute? Ziur gaude baietz!
Joan den astean leialtasunean aritu ziren, tartean otoitza topaketaren amaieran. Kasek diote eskaut legea betetzen saiatzen direla “eskaut leiala da”.
Eta zuek? Nori duzue leialtasuna?