Ospakizun berezia Argizairentzat

Ospakizun berezia Argizairentzat

2021-03-06 Sailkatu gabea 0

Pasadan urtean, Argizain ezin izan genuen udalekuaz gozatu. Kanpamentu guztietan, guraso egunean, otoitza berezia ospatzen dugu, non txiki- pañoletak eta pañoletak banatzen diren, eta konpromisoak egiten diren.

Horregatik, larunbat honetan, Santa Maria elizan bildu gara adar guztiak, txikienetik zaharrenera, ospakizun garrantzitsu hau guztiok elkarrekin gozatu ahal izateko. Familiak eta asabak ere etorri ziren gurekin ospakizun honetaz eta taldeaz disfrutatzera.

Adar guztiek izan zuten bere momentua:

  • Koskorrek adar konpromisua hartu eta  zapiaren koloreak jaso zituzten.
  • Kaskondoek hausnarketa egin ondoren, haietako askok txiki pañoleta lortu zuten.
  • Oinarinek konpromiso pertsonala hartu zuten eta txiki pañoleta eta pañoletak lortu zituzten.
  • Azkarrek gehienek pañoleta bazuten ere, haietako batek hartzeko aukera izan zuen eta emozio handiz egin zuen.
  • Azkenean,lau trebek zapia hartu zuten. Adar osoa bidelagun izan zuten beraien konpromisoa irakurri zutenean.

Adarrez gain, monitore berriei ongi etorria eman genien. Beraien konpromisoa konpartitu zuten, haientzako Argizairen parte izatea zer den azalduz.

Agur bat ere izan genuen, Leire Oleak Argizaiko begirale moduan etapa itxi zuen, baina monitore ez den beste rol batetik beste konpromiso batzuk hartzeko asmoa du. Esan zuen moduan: Ez da agur bat, gero arte baizik.

Eskerrik asko Leire!

Emozioz betetako eguna izan zen.

Beti prest!

Hemen daukazue argazki gehiago: https://flic.kr/s/aHsmUGoJrL

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar