Oinarinak Halloween-eko escape room bat egiten dute!

Oinarinek Halloween-eko esperientzia misteriotsu eta interesgarria izan zuten urriaren 25ean. Igande arratsaldean,  escape room bat egin zuten, Halloween gaiarekin, gure Urreta parrokiako lokaletan .

Transilvaniako hotelera bidaiatu eta iristean harreragilea eta etxezainak haien zain zeuden betebehar bat emateko: Desagertutako hoteleko langileak aurkitzea. Oinarinen helburua zer gertatu zen jakitea zen hainbat proba gainditu eta gero.  Horretarako, talde txikietan banatu ziren eta gela bat irekitzeko pista desberdinak lortu zituzten. Hori konpontzeko, begien eskanerra, giltza eta kodea behar zituzten, aurkitutako pista desberdinetatik atea ireki ahal izateko.

Hoteleko gela bakoitzean proba desberdinak zituzten zain:

  • Igarkizunak dituzten kartak
  • Giltzak bilatu
  • Puzzleak
  • Mamu bideoa

Lortu al zuten gure oinarinek haien helburua eta orduan ihes egitea? Ziur baietz! Argi daukaguna da Oinarinek arratsalde ederra pasatu zutela eta batzuk uste baino beldur gehiago pasatu zutela ere! Hala eta guztiz ere, inoiz baino energia gehiagorekin itzuli dira, lan egiteko eta patruiletan dena emateko prest datoz.

Ikusi nahi al duzu? Egin klik estekan!

https://drive.google.com/file/d/1ED5IXPgRfNHBD1mZDnBqNeVkieNGitbw/view

Partekatu!