Errege magoak eta Gabone Galdakaora heldu ziren!

Urte berri on 2021 guztioi! Jesus haurtxoaren jaiotza eta ekialdeko hiru erregeen bisita gogoratzen dugu.

Urtarrilaren 5a urteko egun oso berezia da. Baina, zergatik? Hiru Errege Magoak etortzen direlako. Egun bikaina da txikientzat, baita etxeko nagusientzat ere, etxeak ilusioz eta zoriontasunez betetzen direlako. 

Pasaden asteazkenean Meltxor, Gaspar eta Baltasar Galdakaora iritsi ziren Kurtzeko plazara Gabone Izarrak gidatuta. Bertan Galdakoztar gazteek euren gutunak entregatu eta desioak eskatu zizkieten erregeei.

Gainera, herritarrek Errege Magoak eta Gabone Izarra ikusteaz gain, opari bat izan zuten izar magiko honen partez (haz clic aquí para verlo). Behin erregeak agurtuta, galdakoztarrek aldarrikapen eszena ikusteko aukera izan zuten Mozambique proiektuari lotuta. Amaitzeko beste urteetan bezala, Belen biziduna ikusteko aukera ere izan zuten, Kos-Kas antzeztuta.

Nahiz eta urte desberdina izan, Errege Magoek eta Gabonek esperantzaz bete dute Galdakao.

Eskerrik asko parte hartu duten pertsona guztiei, zuek gabe ez litzateke posible izango. Mila esker ere antolakuntzaren parte izan diren guztiei: guraso komisioa, begiraleak, gaztedia, asabak, Galdakaoko Udala…

Partekatu!