Adarrak kurtsoari hasiera ematen diote!

Uda atipiko baten ondoren, Argizai COVID-19k definituko duen ikastaro berriarekin hasten da. Neurri sanitarioek eta normalmatasun berriak urte desberdina markatuko dute, horretarako Argizai prest dago. Nahiz eta urte arraroa izan, monitoreak irrikitan gaude kurtsoari hasiera emateko.

Lan eta prestakuntza asko egin ondoren, atzo, urriak 18, taldeko adarrak bilerak egiten hasi ziren eta ekintzetaz berriro disfrutatu ahal izan zuten.

Koskorrek haien artean ezagutzeko joko desberdinak egin ostean, arauak sortu eta arroka kontseiluari buruz hitz egin zuten. Argizai-en zer egiten dugun azaltzeko, antzerkiak eginez. Amaitzeko joko ezberdinak egin zituzten eguraldi onaz disfrutatzen zuten bitartean.

Koskondoak bestalde, kurtsoari hasiera emateko kalean joko ezberdinak egin zituzten eguraldi ona egiten zuela aprobetxatuz.

Oinarinek, haien partetik, beraien artean ezagutzeko hainbat joko ezberdin egin ondoren, arauak sortu zituzten eta konpromisu pertsonala izateko kurtso berriari aurre egiteko orduan. Jarraian, pasaden kurtsoko nahiz kurtso berri honen buruzko galdera-erantzuk ezberdinak amankomunean jarri zituzten (berrogeialdia nola pasatu zuten,uda, nola izan zen ikastolako itzulera…). Amaitzeko adar bezala konpromisu bat hartu eta otoitz egin zuten.

Azkarrak kurtso berria gogoekin hasi dira! Hasteko bilera, ze ondo pasatu duten uda kontatu zuten haien artean. Ondoren, zer landu nahi duten kurtso honetan pentsatu dute eta amaitzeko pentsatseko jokoak egin zuten, ia hain azkarrak diren esaten duten bezala ikusteko.

Eta azkenik, trebeek, haien lehen kontaktua izan zuten, zelan dauden, uda nola joan den  eta zeintzuk diren haien motibazioa kurtsoari begira partekatu zituzten. Aurten lan asko dute aurretik. Ánimo trebeak!

Partekatu!