K2000 ibilbidea egiteko eskaerak egin behar dira!

Hainbat adarrek egin dute k-2000 ibilbidea azken bileretan.

Koskorrak, azaroaren 29an, Hathi elefantearen gutun bat iritsi zitzaien. Bertan, oihana ezagutu eta zaintzearen garrantzia azaldu zien, eta ibilbide bat ere bidali zien Galdakao inguratzen duten zuhaitz eta landareak hartu eta ezagutzeko.

Bidean zehar hainbat landare hartu eta zein zuhaitzenak ziren jakin zuten. Ingurunearekin eta aurkitutako animaliekin ere harremanak izan zituzten. Bidean jolas batzuk eta otoitza txiki bat egin zituzten. Arratsalde oso atsegina pasatu zuten, oso eguraldi ona egin baitzuen, eta oso bista politez gozatzeko aukera izan zuten.

Koskorrak en el camino.

Kaskondoak ere, Galdakaoko inguruak ezagutzeko, k2000 egin zuten, Begoñako Ama Birjinatik igaro ziren, elexalderantz zihoala, eta, azkenik, Andra Mari elizara. Udaletxean hasi eta amaitu zuten. Arratsalde ona pasa zuten.

Kaskondoak Andra Mariko elizan,

 

Azkenik, azkarrak ibilbide berdina egin zuten, naturarekin erlazionatzko eta aire librean bilera bat egiteko. Ezagutzeko jokuak jolastu zuten zeren eta pertsona berri bat dute adarrean!Argizai zer den haientzat ere hitz egin zuten, haien artean sentimendu eta esperientzia asko partekatu zituzten eta momentu atsegina igaro zuten.

Nortzuk izango dira hurrengoak?

Azkarrak ibilbidearen zehar.

Partekatu!