Euskalerriko Eskautak Bizkaia elkarteko 300 begirale boluntario inguru bildu dira berriro
Norbanakoaren konpromisoaz jabetzeko, hezkuntza-mugimendu baten parte gisa, eta, aldi berean, jatorria ezagutzeko. Jardunaldiak Urduñan egin dira eta hainbat forakunzta-espaziotan banatu dira.
Beste ikasturte batez, delegaritza Urduñan bildu zen Bizkaiko mugimenduari dagozkion gaiei buruz hausnartzeko. “Jatorria Ezagutuz, Etorkizuna Eraiki” lelopean 300 pertsona baino gehiago elkartu ziren hainbat gairi buruz bereizteko.
Eguna larunbatean hasi zen, denboran atzera pausu batzuk emanez eta Euskalerriko Eskautaren jatorria ezagutuz gymkhana baten bidez eta mugimenduko antzinako pertsonen presentziaren bitartez, hala nola “Aintzane Monteverde” (mugimenduko presidente ohia) eta “Javi Valdivia” (mugimenduaren bigarren ordezkaria).
Goizarekin jarraitzeko, Nafarroako Hezkuntzako arduraduna, David eta Leire, Euskalerriko Eskautak Arabako lehendakaria hurbildu ziren ekitaldira.
Bazkaldu ondoren, “Partaidetza” jardueraren bidez, taldeka, mugimenduan parte hartzeko espazioei buruz eztabaidatu zen, bai eta gune horietan dauden erronkei/zailtasunei buruz ere.
Larunbateko eguna amaitu baino lehen, lur hartzeko helburuarekin, taldeak 5 zonaldeetan banatu ziran, zonaldeak dituen erronkak lantzeko, esate baterako, zonaldeko begiraleen arteko harreman informala, familiak eta abarren. Jardunaldia Eukaristia batekin itxi zan, talentuei buruz jardun eben.
Gainera, aldi berean, begirale talde berriei prestakuntza eskaini zitzaien. Espazio honen helburua da etapa berri honetako orientazioa eta ikasturte berri honen hasieraren finkapena. Asteburuari amaiera emateko, igandean otoitz txiki bat egin zuten, eta ondoren, aurreko egunean landutakoaren errepasoa egin zuten, 2022-2024 ikasturteari begira landu beharreko hezkuntza-beharrak eta helburuak atera ahal izateko.