INAUTERIAK 2022
Igandean, Argizaik Galdakao osoarekin ospatu zituen 2022ko inauteriak. Bi urtez jarduera hau egin ezinik egon ondoren, taldeak herri osoarekin batera hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan du.
Hasieran, Argizai osoa geratu zen bere mozorroak sortzeko. Material guztiak prest eta adarrak lanean hasi ziren mozorroa sortzeko. Adar bakoitza animalia batena zen:
– Koskorrak: lehoinabarra
– Kaskondoak: tigrea
– Oinarinak: arraina
– Azkarrak: Mariquita
– Trebeak: krokodiloa
– Monitoreak: tximeleta
Ikusi nahi duzue nola geratu diren? Pasa esteka honetatik argazkiak ikusteko!
Behin beren mozorroak amaitu zituztenean, ez zen hemen amaitzen, inauteri festa herri guztiarekin jarraitu zuten.
Urreta ikastetxean, adin desberdinetarako tailerrak prestatu ziren, hontz baten giltzatakoa egin zitekeen, eta txikienentzat, hontz baten orri-markatzailea. Ez hori bakarrik, Galdakaoko topaguneekin batera, parte hartzaileek hainbat proba gainditu behar zituzten challenge batean parte hartzeko aukera ere egon zen.
Amaitzeko, desfilea egin zuten, photocallarekin, mozorroa janzteko, eta desfilearen amaieran oparia jaso zuten.
Eguraldi zoragarriarekin jai handi batez gozatzeko aukera izan genuen! Eskerrik asko udalari une hauek partekatzeko espazioa eta aukera geureganatu eta uzteagatik. Espero dezagun datorren urtea gehiago eta hobea izatea.