Ikasturte Hasierako Jaia
Itzuli gara! Igande honetan berriro elkartu gara Santa Maria elizan.
Hasieran, adarren une bat egon zen, eta, bertan, uda nolakoa izan den kontatu genion elkarri, denbora guzti honetan egin duguna eta aurtengo begiraleak asmatzen saiatu ginen.
Ondoren, 4 taldetan banatu ginen, denak nahastuta, eta altxorraren bila joan ginen. Mapa eskuan hartuta , hainbat proba egin genituen, eta, horiek amaitzean, haur-aurpegiak zituzten txanponak lortu genituen, baita puzzle pieza bat ere. Baina nortzuk ziren haurtxo horiek? Eta zertarako balio zuen puzzle piezak?
Azken gunera iristean, kolore bakoitzeko 5 kutxa zeuden, eta txanponak dagokien kutxan sartu genituen. Adar bakoitzak kutxa bat zeukan eta haurtxoak begiraleak txikitan ziren. Puzzlearen piezak lotzean, haurtxo bakoitza nor zen jakin ahal izateko, azkeneko gunera eraman gintuzten.
Emaitzak:
– Koskorrak: Alicia, Jaione, Patri eta Maria
– Kaskondoak: Esti, Ander eta Maialen
– Oinarinak: Fran, Eider, Joana eta Jonsi
– Azkarrak: Irene, Otegi eta Ane
– Trebeak: Mikel eta Maitane
Adar bakoitzak zein monitore zuen jakin ondoren, kanpamenduaren bideo bat ikusi genuen eta merendola oso gozoa izan genuen!
Bestalde, gurasoen lehen bilera ere izan genuen, eta bertan, begiraleok argizai zertan deritzon azaldu genuen eta zer egiten dugun urtean zehar.
Oso egun betea izan zen eta primeran pasatu genuen!
Hemen duzue argazki gehiago nahi izatekotan jarraitu beharreko esteka:
https://www.flickr.com/photos/192137973@N07/albums