Herrialdea Asteburua
Argizaiko begiraleak asteburu honetan zonaldeko beste taldeekin batera
@inurri-eskaut-taldea @txispeleta @eskubeltz @kilimusi elkarlean egon gara asteburu polit batean Izurtzan .
Bertan, heziketa arduradunen eskutik formakuntza jaso dugu eta honi esker beste taldeetatik gauza berri asko ikasi ditugu.
Baina ez gara bakarrik formakuntzan izan, ondo pasatzeko denbora ere izan dugu eta larunbatean gaubela oso dibertigarria izan genuen.
Asteburua amaitzeko, igandean, @eskautakbizkaia-ko 2022ko ohiko asanbladan izan ginen, bertan orain arte gure zonaldeko kordinatzailea izan dena, Ainhoa, agurtu genuen, eta besteetik, zonaldeko kordinatzaile berriari ongietorria eman genion, Araitz.
Beti Prest!