Eskautak elkarrekin herriz herri! Gorka Deuna 2021

Domekan Gorka Deuna ospatu genuen. Aurten ezin izan dugu aurrekoak bezalakoa izan, non Euskalerriko Eskautak taldeko gainerako taldeekin elkartu egiten gara, eta pena handiz ezin izan dugu. Aurten, talde bakoitzak bere herrian egin du, Argizai Galdakanon egin genuen. Goiza adarretan banatuta zegoen, kokapen desberdinetan, Santa Maria eta Urreta.

Goizean koskorrek eta kaskondoek  Baden Powell eta Lady Olaveren bisita izan zuten eskauten historia kontatzeko. Gero 6 proba egin zituzten eskultismoari buruz zekiten guztia erakusteko: totem bat, katamotz jokoa, pasapalabra, abesti ezberdinak betetzea.

Bestalde, oinarinek eskultismoaren historia nolakoa izan zen eta bere sinbologiari buruz (Lis lorea, eskaut agurra…) hainbat froga egin behar izan zituzten: asmakizunak, morse kodea, mahai bat…

Azkarrek eta trebeek ikusi, epaitu eta antzeztu egin zuten. Hasieran, adikzioei buruzko bideoak ikusi zituzten; epaiketan, hausnarketa-une bat izan zuten, eta, azkenik, binaka antzeztu zuten, bi dado zituzten, egoera ezberdinekin, eta egoera horrek nola hobetu pentsatu behar izan zuten, eta beste dadoan ideia horiek interpretatzeko moduekin (mimika, password-a, abestia…).

Ekintza hauen ondoren, Santa Maria elizan denok batera ospatu genuen ospakizun momentua.


Jarraian bazkaltzeko ordua izan zen, adarretan eta hainbat lekutan banatu ginen osasun-neurriak bete ahal izateko.

Arratsaldean, trebeak eta azkarrak banatu egin ziren eta txikienen arratsaldeko ekintzak dinamizatzeaz arduratu ziren (kos, kas eta oin). Denbora luzea eman zuten jolasean eta dantzan.

Amaitzeko agur eskaut bat egin genuen elkar agurtzeko, ukiturik gabe.

Beti prest!

Klick-atu hemen argazki gehiago ikusteko.

Partekatu!