Bikariotza eguna

Urtero IV eta V bikariotzak elkartzen dira elkarrekin lan egiteko. Aurten, osasun egoeragatik, moldatu egin behar izan da eta talde bakoitzak bere herrian ospatu du. Online lotu ginen, Instagram erabiliz, beste taldeek zer egiten ari ziren ikusteko eta jarraitzeko.

Atzoko bileran, hari komun gisa izan zuen Fratelli Tutti kanpaina, hau da, denok anai-arrebak garela. Helburuak anaitasun unibertsala gure eguneroko bizitzan ezartzea zen eta konpromisu pertsonala hartzea eta beste bat talde moduan.

Hasteko, gure gazteek bideo bat ikusi zuten eguneko partaide guztiak ezagutzeko eta kanpaina ondo ulertzeko.

Txikienak, koskorrak eta kaskondoak, dadoak botatzen hasi ziren. Euren alderdirik kreatiboenarekin jolastu zuten: bideo batzuk ikusi zituzten eta gero, ikusitakoa irudikatu zuten. Honen ondoren,pertsona desberdinen argazkiak ikusi zituzten, elkarren artean oso desberdinak, eta egoera bakoitzarekin lotu behar izan zuten. Bukatu eta itxura garrantzitsua ez dela konturatu zirenean, zuhaitz bat sortu zuten otoitzen aurkezteko. Jarraian jolas desberdinak egin zituzten, aniztasun ezberdineko jendea sartuz eta elkarri laguntzeko jokoak. Amaitzeko, konpromiso pertsonala eta taldekoa hartu zuten.

Oinarinek, jolas desberdinak egin zituzten: scattergorisarekin hasi ziren, cluedoarekin jarraitu zuten, aurreiritziak landu zituzten. Azkenean, papiroflexia eginez zuhaitzeko orriak egin behar izan zituzten, barruan banan-banako eta taldeko konpromisoa idatzi zuten aurretik landutakoarekin lotuta.

Nagusienek, trebeek, justizia sozialarekin lotutako arazo desberdinak zituzten (mendekotasunak, koronabirusak, ingurumena …). Galdakaoko errealitateaz hitz egin  zuten, gai hauek hartuz. Horrela, konpromisoa zehaztu zuten. Taldeko konpromesua haien artean entzutea eta bileretara etortzea eta iritsia eman zen.

Amaitzeko, otoitz une bat egon zen, non adar guztiak Santa Maria elizan elkartu ginen. Jesusek senidetasun festara gonbidatu gintuen. Azkenean, adar guztiek taldearen konpromisoak partekatu zituzten.

“ezberdintasunean ere, beti neba-arreba”

Hemen argazki gehiago!

Partekatu!