2022ko ‘Cuchara-Tenedor’ ospakizuna

 

Asteburu honetan, Argizaiko begiraleok Cuhara-Tenedor Ospakizunean parte hartu dugu taldeko asabekin batera. Bertan, aurten taldea utzi duten begiraleak agurtu, eta ongietorria eman diegu beren boluntariotza taldean jarraitzea erabaki duten begiraleei.

Otoitz une polit bat partekatu genuen eta ondoren, denok batera joan ginen arratsaldea ahalik eta ondoen amaitzera: afari goxo batekin!

Eskerrik asko Irati eta Julen taldean emandako urteengatik, faltan botako zaituztegu. Ongi etorri Ane, Alicia, Eider, Ander, Jaione, Maialen eta Fran, gozatu abentura berri honetaz😊

Partekatu!