Argizaiko neguko irteera 2022 ❄️
Pasa den zapatuan Argizaik neguko irteeraz gozatu genuen “Alluitz Naturan”, Abadiñon.
Adar guztiak batu ginen eta baita familiak ere egun zoragarri bat igarotzekoo.
Bertan, ardiei jaten ematen aritu ginen eta baita haien bizitza hobeto ezagutzen ere. Gero, bi tailer oso dibertigarri egin genituen.
Alde batetik, ardien ileaz gure barruko artista atera genuen eskulan oso politak eginez, eta azkenik txokolatezkodun talo goxo-goxoak egin eta jan genituen.
Naturaz gozatzeko egun ederra izan zen, eta taldea osatzen dugun pertsonen harteko harremanak indartzeko aukera bikaina!
Ze ondo pasa genuen, eskerrik asko guztioi!
Hemen duzue argazki gehiago📸 nahi izatekotan jarraitu beharreko esteka👉🏼:
https://www.flickr.com/photos/192137973@N07/albums