Argizairen Urteurrena 20+20

Argizairen Urteurrena 20+20

2023-05-18 Berriak Nabarmena 0

Asteburu honetan Argizai Eskaut Taldearen 20+20 urteurrena ospatu dugu.

Larunbatean herri osoarekin ospatu genuen, jolas, aurpegi margozketa eta tailerren bidez. Musika entzun eta dantzatu ahal izan genuen Andra Mari Dantza Taldearen eskutik, baita gure Asabek prestatutako txokolatea ere jan genuen. Bikain pasatu genuen!

Igandea gure taldearentzako eguna izan zen, azken 40 urteotan taldean parte hartu dugun guztiontzat. Bengoetxeko parrokian ospakizun batekin hasi genuen goiza, une hunkigarriak bizi izan genituen bertan.

 
Goizean zehar oso ondo pasatu genuen jokoetan eta Herri Kirolak egiten; gurasoek, bitartean paella handi bat prestatu zuten guztiontzat. Arratsaldean, dantza eta emanaldiekin jarraitu genuen jaia, eta bideo batekin amaitu genuen eguna, honaino eraman gaituen bidea gogoratzeko.
Eta zuek? Urteurrenera joan zineten?  Ondo pasa izana espero dugu.

 
Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkizuegu lagundu diguzuen, hurbildu zareten eta Argizairentzako hain berezia den ekitaldi honetan parte hartu duzuen guztioi.  Eskerrik asko bihotz-bihotzez!

 
⚜️Beti Prest ⚜️

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar